lunes, 15 de diciembre de 2008

Durangoko Azoka




Aurreko astean, abenduaren 5tik 8ra, Durangoko Azokaren 43. aldia izan da. Durangoko Landako Erakustazokan eta egun osoan zehar, euskarazko argitalpenak eta euskal gaiei buruzko edozein hizkuntzatan idatzitako liburuak topa zitezkeen. Urtero, abenduko lehenengo hamabostaldian, editorial, banatzaile, diskoetxe, erakunde eta kultur eragileen ordezkariak topa daitezke bertan, zeintzuk salmentaz arduratzen diren.
Azken urteotan, hizkuntza gutxituen esperientzia bizitzen duten beste herrialde batzuk gonbidatu izan dira baita ere, aurten, Finlandiaren txanda izan da.

Gerediaga elkarteak antolatzen du azoka, zeinek Durangaldeko ondare historiko-kulturalaren gainean lan egiten duen 1965. urtetik geroztik.
Elkarte honek, Durangoko Euskal azokan, Argizaola omen-saria banatzen du, beste garai batzutan, pertsona jakinek euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana azpimarratzeko.
Azokak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz gain, Eusko Jaurlaritza, Durangoko Udala, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien, BBK eta Eroski Fundazioaren laguntza jasotzen du.

Aurten, aurreko urteetan bezala, lehiaketa antolatu da Azokaren kartela aukeratzeko, eta kartel irabazleak ikuspuntu ezberdinak sortu ditu. Batzuentzat, matxista da, gizon bat baino agertzen ez delako; beste batzuentzat, adin ezberdinak agertzen ditu, txapela gizon nagusia, betaurrekoak ertain erdiko jendea eta kaskoak gazteen adierazle direlako. Ikus ezazue eta erabaki zein iritzi duzuen!!

No hay comentarios: