jueves, 4 de diciembre de 2008

2009ko Kilometroaren leloa

Esan bezala, hemen daukazue hurrengo urterako Kilometroaren leloa: HirekiN mundura.
Esanahi bikoitza du esaldi honek antolatzaileen esanetan. Alde batetik, Ireki mundura, hau da, euskaldunok dugun altxorra mundura erakutsi nahi izatearen aldarrikapena; eta bestetik, Hirekin mundura, euskara eta gure kulturaren alde bakarka ez borrokatzera bultzatu nahi gaituena.

Lelo honen aurkezpenak, jendez gaineztatu zuen Victoria Eugenia Antzokia. Nagusi eta umeez beteta egon zen, eta hainbat pertsonai famaturen bisita jaso zituen, Arzak, Realeko jokalariak eta Kontxu Odriozola, besteak beste. Gainera, momentu berezienetariko bat, Zurriola ikastolako lehen andereñoetako batek eman zuen (Kontxita Beitia), ikastolek emandako lehen pausuei eta lortutako emaitz onei buruz aritzerakoan.

Aurten Kilometroak aurrerapausu handia egin du gainera 2009tik aurrera, Bruesa GBCaren finantziazioa lortzearekin. Besteak beste, urtero Kilometroaren alde jokatuko den partidu baten akordioa sinatu da, clubaren zuzendaria eta Gipuzkoako Ikastolen Federazioaren lehendakariaren artean.

No hay comentarios: