lunes, 15 de diciembre de 2008

Durangoko Azoka




Aurreko astean, abenduaren 5tik 8ra, Durangoko Azokaren 43. aldia izan da. Durangoko Landako Erakustazokan eta egun osoan zehar, euskarazko argitalpenak eta euskal gaiei buruzko edozein hizkuntzatan idatzitako liburuak topa zitezkeen. Urtero, abenduko lehenengo hamabostaldian, editorial, banatzaile, diskoetxe, erakunde eta kultur eragileen ordezkariak topa daitezke bertan, zeintzuk salmentaz arduratzen diren.
Azken urteotan, hizkuntza gutxituen esperientzia bizitzen duten beste herrialde batzuk gonbidatu izan dira baita ere, aurten, Finlandiaren txanda izan da.

Gerediaga elkarteak antolatzen du azoka, zeinek Durangaldeko ondare historiko-kulturalaren gainean lan egiten duen 1965. urtetik geroztik.
Elkarte honek, Durangoko Euskal azokan, Argizaola omen-saria banatzen du, beste garai batzutan, pertsona jakinek euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana azpimarratzeko.
Azokak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz gain, Eusko Jaurlaritza, Durangoko Udala, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien, BBK eta Eroski Fundazioaren laguntza jasotzen du.

Aurten, aurreko urteetan bezala, lehiaketa antolatu da Azokaren kartela aukeratzeko, eta kartel irabazleak ikuspuntu ezberdinak sortu ditu. Batzuentzat, matxista da, gizon bat baino agertzen ez delako; beste batzuentzat, adin ezberdinak agertzen ditu, txapela gizon nagusia, betaurrekoak ertain erdiko jendea eta kaskoak gazteen adierazle direlako. Ikus ezazue eta erabaki zein iritzi duzuen!!

jueves, 4 de diciembre de 2008

Korrika


Hurrengo urtean, Korrikaren 16. edizioa Tudelan hasi eta Gazteizen amaituko da. Erabiliko duen leloa "Ongi etorri" izango da, Euskal Herrira heldu eta euskara ikasi zutenen eta frankismo edo legen frantsezen erruz euskara galdu eta berreskuratu zuten familiei omenaldia izateko asmotan.
Euskararen aldeko lasterketa popularra Nafarroako Erriberan hasiko da martxoaren 26an eta Gazteizen amaitu apirilaren 5ean. 9. ediziotik ez da Korrika Gazteizen bukatzen, baina 2009ko leloaren esanahia dela eta, amaiera bertan finkotzea erabaki da Gazteiz delako migrazio gehien jaso duen euskal hiria.
Ibilbidearen luzeera 2000 km ingurukoa izango da eta beti legez, euskal probintzia guztietatik igaroko da, kontzertu eta beste ekitaldi kultural batzuren antolaketarekin batera.

Edurne Brouard-ek (ekimenaren arduraduna) hurrengo urteko Korrikak, euskararen berpizteari lagundu behar dioten erakundeei "ongi etorri" esaten diela azpimarratu du.
Euskal Herriko eta kanpoko, euskararen hiztun diren eta hiztun izateko bidean dabiltzatenei bultzada ematea da Korrikaren hurrengo helburua. Horretarako, Korrikaren antolatzaileek erakundeei hurrengo mezua bialdu diete: "Euskararen normalizazioa bultzatu dezaten nahi dugu, euskaldunak euskaraz mintzatzea nahi dugu baita ere, hizkuntza edozein lekutan erabiliz eta euskal hiztun bihurtu nahi direnak, bihur daitezen nahi dugu." Diotenez, euskara aurrera joan behar da modu arin batez, geldiunerik barik; kasu honetan, aurrerapausurik ez ematea atzeraka ibiltzea baita.

2009ko Kilometroaren leloa

Esan bezala, hemen daukazue hurrengo urterako Kilometroaren leloa: HirekiN mundura.
Esanahi bikoitza du esaldi honek antolatzaileen esanetan. Alde batetik, Ireki mundura, hau da, euskaldunok dugun altxorra mundura erakutsi nahi izatearen aldarrikapena; eta bestetik, Hirekin mundura, euskara eta gure kulturaren alde bakarka ez borrokatzera bultzatu nahi gaituena.

Lelo honen aurkezpenak, jendez gaineztatu zuen Victoria Eugenia Antzokia. Nagusi eta umeez beteta egon zen, eta hainbat pertsonai famaturen bisita jaso zituen, Arzak, Realeko jokalariak eta Kontxu Odriozola, besteak beste. Gainera, momentu berezienetariko bat, Zurriola ikastolako lehen andereñoetako batek eman zuen (Kontxita Beitia), ikastolek emandako lehen pausuei eta lortutako emaitz onei buruz aritzerakoan.

Aurten Kilometroak aurrerapausu handia egin du gainera 2009tik aurrera, Bruesa GBCaren finantziazioa lortzearekin. Besteak beste, urtero Kilometroaren alde jokatuko den partidu baten akordioa sinatu da, clubaren zuzendaria eta Gipuzkoako Ikastolen Federazioaren lehendakariaren artean.