sábado, 3 de enero de 2009

Euskal eskola publikoaren jaia


Urtero, EHIGEk Euskal Eskola Publikoaren jaia antolatzen du. Elkarte honek, Ikastolen Elkarteak prestatzen dituen jaien antzekoa prestatzen du ere, Euskal Eskola Publikoaren aldarrikapen modura. Modu honetan, sare publikoko eskolak, euskaldunak eta kalitatezkoak direla erakutsi nahi dute.

Urte bakoitzean, toki baten antolatzen da jaia eta gune ezberdinetan zehar, kontzertu eta ekintza ezberdinak topa daitezke. Goizean, lehendakariak jaiari hasiera ematen dio eta une horretatik aurrera, bakoitzak bere gustura disfruta dezake ospakizuna.

Aurreko urteko ekainean, jaiaren 17. edizioa ospatu zen Barakaldon "Ekiozu" lelopean, eta 2009an, Bergara izango da ospakizunaren lekuko ekainaren 7an, "Obatu Euskal Eskola Publikoari" leloarekin.


lunes, 15 de diciembre de 2008

Durangoko Azoka




Aurreko astean, abenduaren 5tik 8ra, Durangoko Azokaren 43. aldia izan da. Durangoko Landako Erakustazokan eta egun osoan zehar, euskarazko argitalpenak eta euskal gaiei buruzko edozein hizkuntzatan idatzitako liburuak topa zitezkeen. Urtero, abenduko lehenengo hamabostaldian, editorial, banatzaile, diskoetxe, erakunde eta kultur eragileen ordezkariak topa daitezke bertan, zeintzuk salmentaz arduratzen diren.
Azken urteotan, hizkuntza gutxituen esperientzia bizitzen duten beste herrialde batzuk gonbidatu izan dira baita ere, aurten, Finlandiaren txanda izan da.

Gerediaga elkarteak antolatzen du azoka, zeinek Durangaldeko ondare historiko-kulturalaren gainean lan egiten duen 1965. urtetik geroztik.
Elkarte honek, Durangoko Euskal azokan, Argizaola omen-saria banatzen du, beste garai batzutan, pertsona jakinek euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana azpimarratzeko.
Azokak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz gain, Eusko Jaurlaritza, Durangoko Udala, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien, BBK eta Eroski Fundazioaren laguntza jasotzen du.

Aurten, aurreko urteetan bezala, lehiaketa antolatu da Azokaren kartela aukeratzeko, eta kartel irabazleak ikuspuntu ezberdinak sortu ditu. Batzuentzat, matxista da, gizon bat baino agertzen ez delako; beste batzuentzat, adin ezberdinak agertzen ditu, txapela gizon nagusia, betaurrekoak ertain erdiko jendea eta kaskoak gazteen adierazle direlako. Ikus ezazue eta erabaki zein iritzi duzuen!!

jueves, 4 de diciembre de 2008

Korrika


Hurrengo urtean, Korrikaren 16. edizioa Tudelan hasi eta Gazteizen amaituko da. Erabiliko duen leloa "Ongi etorri" izango da, Euskal Herrira heldu eta euskara ikasi zutenen eta frankismo edo legen frantsezen erruz euskara galdu eta berreskuratu zuten familiei omenaldia izateko asmotan.
Euskararen aldeko lasterketa popularra Nafarroako Erriberan hasiko da martxoaren 26an eta Gazteizen amaitu apirilaren 5ean. 9. ediziotik ez da Korrika Gazteizen bukatzen, baina 2009ko leloaren esanahia dela eta, amaiera bertan finkotzea erabaki da Gazteiz delako migrazio gehien jaso duen euskal hiria.
Ibilbidearen luzeera 2000 km ingurukoa izango da eta beti legez, euskal probintzia guztietatik igaroko da, kontzertu eta beste ekitaldi kultural batzuren antolaketarekin batera.

Edurne Brouard-ek (ekimenaren arduraduna) hurrengo urteko Korrikak, euskararen berpizteari lagundu behar dioten erakundeei "ongi etorri" esaten diela azpimarratu du.
Euskal Herriko eta kanpoko, euskararen hiztun diren eta hiztun izateko bidean dabiltzatenei bultzada ematea da Korrikaren hurrengo helburua. Horretarako, Korrikaren antolatzaileek erakundeei hurrengo mezua bialdu diete: "Euskararen normalizazioa bultzatu dezaten nahi dugu, euskaldunak euskaraz mintzatzea nahi dugu baita ere, hizkuntza edozein lekutan erabiliz eta euskal hiztun bihurtu nahi direnak, bihur daitezen nahi dugu." Diotenez, euskara aurrera joan behar da modu arin batez, geldiunerik barik; kasu honetan, aurrerapausurik ez ematea atzeraka ibiltzea baita.

2009ko Kilometroaren leloa

Esan bezala, hemen daukazue hurrengo urterako Kilometroaren leloa: HirekiN mundura.
Esanahi bikoitza du esaldi honek antolatzaileen esanetan. Alde batetik, Ireki mundura, hau da, euskaldunok dugun altxorra mundura erakutsi nahi izatearen aldarrikapena; eta bestetik, Hirekin mundura, euskara eta gure kulturaren alde bakarka ez borrokatzera bultzatu nahi gaituena.

Lelo honen aurkezpenak, jendez gaineztatu zuen Victoria Eugenia Antzokia. Nagusi eta umeez beteta egon zen, eta hainbat pertsonai famaturen bisita jaso zituen, Arzak, Realeko jokalariak eta Kontxu Odriozola, besteak beste. Gainera, momentu berezienetariko bat, Zurriola ikastolako lehen andereñoetako batek eman zuen (Kontxita Beitia), ikastolek emandako lehen pausuei eta lortutako emaitz onei buruz aritzerakoan.

Aurten Kilometroak aurrerapausu handia egin du gainera 2009tik aurrera, Bruesa GBCaren finantziazioa lortzearekin. Besteak beste, urtero Kilometroaren alde jokatuko den partidu baten akordioa sinatu da, clubaren zuzendaria eta Gipuzkoako Ikastolen Federazioaren lehendakariaren artean.

domingo, 30 de noviembre de 2008

Herri Urrats


Seaskak Iparraldean ospatzen duen euskararen aldeko jaia da. 1984. urtetik, Senpere aintziraren inguruan antolatzen da, maiatzaren lehenengo hamabostaldian. 2008an ospakizunaren 25. urteurrena izan zen, eta 50.000 izan ziren bertan batu ziren euskaltzaleak.
Mota honetako beste jaietan moduan, kontzertuak, ekimen kulturalak, kirol ekintzak eta umeei zuzendutako ekintzak topa daitezke. Aurreko urtean, antolatzaileek, haurrentzako bigarren txoko bat antolatu zuten, aurreko urteetan, gabezia hori somatu zutelako.

2009an maiatzaren 10an ospatuko da Herri Urrats, eskolaren baterako dirua biltzeko eta euskararen erabilera sustatzeko asmotan.

sábado, 15 de noviembre de 2008

Nafarroa oinez



Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen jaia da. Urtero 80.000 eta 100.000 pertsona artean biltzen ditu, eta horretarako, 7 bat kilometrotako ibilbidea prestatzen dute non hainbat ekintza kokatzen diren.
Lehenengoko Nafarroa oinez 1981ean ospatu zen Altsasun. Antza kriston arrakasta lortu zen eta horregatik, oraindik ere dirau. Urte osoa ematen du ikatola aukeratuak egun berezi hori prestatzen, baina horretaz gain, urte osoan zehar,erlazionatuta dauden hainbat kultur eta kirol ekintza gauzatzen dira. Honetarako, 2.000 bolondres baino gehiago aritzen dira buru-belarri lanean. Ikasleak, gurasoak, irakasleak, etab. dira, pertsona ezberdinak, baina amankomuneko helburua dutenak: euskara indartzea eta Nafarroako ikastola zehatz baten egoera hobetzea.
Helburu berdin honekin, aurten, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastola izango da urriaren 18an, jaialdi honen kudeatzaile "Txikiak handi" logoarekin.

Araba euskaraz


Lehenengoz, Gazteizen ospatu zen 1981. urtean. Jai honetan, dirua lortzeaz gain, euskara sustatzeko itzelezko ahaleginak egiten dira, Euskal Herriko probintzietatik, euskal hiztun gutxien dituena baita. Hala ere, urtero, beste probintziek egiten duten saiakera berdina egiten du Arabak euskara kaleratu eta ikastolaren baten onura lortzeko. Aurreko urtean, kontu korronte bat ireki zuten antolatzaileek, nahi zuenak diru laguntza eman zezan eta e-mail bat argitaratu zuten non bolondresek bertan lan egiteko gogoa adierazi zezaketen. Horrela, Vital Kutxak 27.000 euro eman zituen jaiaren antolaketarako eta 700 pertsona ibili ziren lanean Labastidako jaiean.

Hurrengo urteko Araba euskaraz Oionen ospatuko da, "Hauspoari eraginez" logopean.