domingo, 30 de noviembre de 2008

Herri Urrats


Seaskak Iparraldean ospatzen duen euskararen aldeko jaia da. 1984. urtetik, Senpere aintziraren inguruan antolatzen da, maiatzaren lehenengo hamabostaldian. 2008an ospakizunaren 25. urteurrena izan zen, eta 50.000 izan ziren bertan batu ziren euskaltzaleak.
Mota honetako beste jaietan moduan, kontzertuak, ekimen kulturalak, kirol ekintzak eta umeei zuzendutako ekintzak topa daitezke. Aurreko urtean, antolatzaileek, haurrentzako bigarren txoko bat antolatu zuten, aurreko urteetan, gabezia hori somatu zutelako.

2009an maiatzaren 10an ospatuko da Herri Urrats, eskolaren baterako dirua biltzeko eta euskararen erabilera sustatzeko asmotan.

sábado, 15 de noviembre de 2008

Nafarroa oinez



Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen jaia da. Urtero 80.000 eta 100.000 pertsona artean biltzen ditu, eta horretarako, 7 bat kilometrotako ibilbidea prestatzen dute non hainbat ekintza kokatzen diren.
Lehenengoko Nafarroa oinez 1981ean ospatu zen Altsasun. Antza kriston arrakasta lortu zen eta horregatik, oraindik ere dirau. Urte osoa ematen du ikatola aukeratuak egun berezi hori prestatzen, baina horretaz gain, urte osoan zehar,erlazionatuta dauden hainbat kultur eta kirol ekintza gauzatzen dira. Honetarako, 2.000 bolondres baino gehiago aritzen dira buru-belarri lanean. Ikasleak, gurasoak, irakasleak, etab. dira, pertsona ezberdinak, baina amankomuneko helburua dutenak: euskara indartzea eta Nafarroako ikastola zehatz baten egoera hobetzea.
Helburu berdin honekin, aurten, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastola izango da urriaren 18an, jaialdi honen kudeatzaile "Txikiak handi" logoarekin.

Araba euskaraz


Lehenengoz, Gazteizen ospatu zen 1981. urtean. Jai honetan, dirua lortzeaz gain, euskara sustatzeko itzelezko ahaleginak egiten dira, Euskal Herriko probintzietatik, euskal hiztun gutxien dituena baita. Hala ere, urtero, beste probintziek egiten duten saiakera berdina egiten du Arabak euskara kaleratu eta ikastolaren baten onura lortzeko. Aurreko urtean, kontu korronte bat ireki zuten antolatzaileek, nahi zuenak diru laguntza eman zezan eta e-mail bat argitaratu zuten non bolondresek bertan lan egiteko gogoa adierazi zezaketen. Horrela, Vital Kutxak 27.000 euro eman zituen jaiaren antolaketarako eta 700 pertsona ibili ziren lanean Labastidako jaiean.

Hurrengo urteko Araba euskaraz Oionen ospatuko da, "Hauspoari eraginez" logopean.

Kilometroak

Jai hau, 1977. urteko urriaren 16an egin zen estrainekoz ikastola bat eraikitzeko helburuarekin. Bergaran, Azpeitian... eta urte honetan Iruran ospatutako jaiak, bolondresen itzelezko laguntza jaso izan dute urtean zehar prestatu beharreko guztiak antolatzeko. Betiko saiakera gustu eta adin guztietara zuzendutako ekitaldiak prestatzea izan da, dirua biltzea jendeak disfrutatzen duen bitartean.
Aurtengo Kilometroak Donostiako Zurriola ikastolak antolatuko du, eta gaur bertan argitaratuko ditu ospakizunaren leloa eta data, Victoria Eugenia Antzokian egingo duen aurkezpen batean. Jakin bezain laster gehituko dut.

Ibilaldia


Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. Lehenengoz 1978. urtean ospatu zen Uribe Kostan eta, hortik aurrera, urteroko udaberri parteko derrigorrezko bilera bihurtu da euskararen aldeko direnetzat. 1980. urtean, 100.000 pertsona bildu ziren Durangon, eta urtez urte kopurua igoz doa.
Hainbat izan dira jai honen kokaleku: Portugalete, Bilbo eta Ondarroa, besteak beste, baina beti mantendu izan dira hasierako helburuak:
- Bizkaiko ikastolen jaia ospatzea.
- Ikastolen hezkuntza proiektua ezagutaraztea.
- Baliabideak eskuratzea erronka berriei aurre egiteko asmotan.

Hurrengo urtean, Galdakaoko Eguzkibegi ikastola izango da antolatzailea "Gerizpetik eguzki begire" leloarekin eta maiatzaren 31n ospatuko da.

Ikastolen aldeko jaiak

Jai hauek urtero ospatzen dira eta urte bakoitzean, ikastola batek hartzen du antolaketaren erantzunkizuna. Aukeratutako ikastola hori da, hain zuzen, lortutako diruarekin dituen baliabideak hobe ditzakena. Dirua lortzeko,txoznez gain, urte horretako logoa eta leloa duten produktuak saltzen dira (arropa, motxilak, boligrafoak, etab.)Gainera, dohaineko kontzertuak antolatzen dira non euskal kulturarekin erlazioa duten talde edo solistek antzezten duten.

Jaiak bost dira, eta bakoitza lurralde historiko baten gauzatzen da: Ibilaldia, Bizkaian; Araba euskaraz, Araban; Nafarroa oinez, Nafarroan; Kilometroak Gipuzkoan eta Herri urrats, Iparralden.
Saiatuko naiz jai bakoitzari buruzko azalpen labur bat ematen.

sábado, 8 de noviembre de 2008

Badut gaia!!!

Aste bitan bueltaka ibili ostean, euskararen aldeko ekimenei buruzko blog-a sortzea erabaki dut. Hasieran, gai honi buruzko informazioa biltzea interesgarria izango litzatekela pentsatu nuen, baina orain dela egun batzuk, aurten hainbat ikastolen 40. urteurrena dela irakurri nuen, hortaz, omenaldi modura, ikastolen alde egiten diren jaiekin hasiko naiz.

Ni neu

Kaixo guztioi, Janire naiz, EHU-ko magisteritzako ikaslea. Saiatuko naz baliagarri edo gutxienez interesgarria den informazioa duen blog-a sortzen, inork noiz edo noiz kontsultatuko duelakoan. Ondo izan!